TurbaFib turba erabiliz egin da eta Nafarroako Gobernuaren, CDTIren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bermea du. 1999. urteaz geroztik, produktu hau erabili izan da txanpiñoigintza intentsiboan, lur estalgarriaren osagarri gisa.
Bai Nafarroako Unibertsitate Publikoak, bai Errioxako "Centro de Experimentación del Champiñón" delakoak Turbafib beste motatako lurrekin konparatu dute eta horien arabera, Turbafibek ondoko ezaugarriak dituela esan daiteke:
Hezetasuna atxikitzeko gaitasun handia du (8 aldiz bere pisua).
Gasen trukea (CO2) faboratzen duen egitura haritsua du.
Produktu higienizatua izanik, landarearen osasunerako oso ona da.
Txanpiñoiaren bilketa errazten du, etekina %20 handitu eta, gainera, ez du produktua zikintzen.
Horri guztiari esker, Turbafib arrakasta handiz erabiltzen da txanpiñoigintzan.