Encabezado turbas y sustratos Aralur

IKERKETA, GARAPENA ETA BERRIKUNTZA

Azken urteotan ARALUR-ek ahalegin handia egin du produktu berriak garatzen eta formulazioak hobetzen bezeroei zerbitzu hobea emateko. Ahalegin horri dagokionez, hiru lan-ardatz nagusi azpimarratu nahi ditugu:

  • Landare-substratuak hobetzea.
  • Txanpiñoiak hazteko lur estalgarria garatzea.
  • Laborantza hidroponikorako substratu ekologikoa egitea.


Landare Substratuen hobekuntza.

Azkeneko lau urteotan, proba asko egin dira baratze- eta ornamentazio-landareen mintegietan. Proba horien bitartez, landare horien ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak aztertu dira, landare-ekaiei ondoen egokitzen diren formulazioak zehazteko. Probak egun martxan dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Landare Ekoizpenaren Departamentuarekin batera garatutako I+G proiektu baten emaitza dira.

Proba horiei esker, ekoiztutako produktuak ezin hobeak dira, ekoizle profesionalek erabiltzen dituzten produktuen kalitate-maila bera edo altuagoa edukitzera iritsiz.



Txanpiñoiak hazteko lur estalgarria garatzea.

ARALUR SL-ko lantalde teknikoak 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du txanpiñoigintzan, eta azkeneko lau urteotan ezaugarri bikainak dituen lur estalgarria garatu du. Lur horrek, besteak beste, honako ezaugarriak ditu: hezetasunari eusteko ahalmen handia du, oso egonkorra da, bilketa errazten du eta ez du produktua zikintzen.







Laborantza hidroponikorako substratu ekologikoa egitea.

Produktu hau I+G+I programaren barruan garatu diren produktuetatik handienahietako bat da. ARALUR-ek zur-zuntza erabiliz egindako substratua garatu eta patentatu du, laborantza hidroponikorako ezaugarri fisiko-kimiko bikainak dituena. I+G+I programa handiaren barruan dagoen produktu hau Almerian, Sartagudan (Nafarroa) eta Altzan (Gipuzkoa) probatu da; hori guztia egin da Nafarroako (NAUP) eta Almeriako (UAL) unibertsitateetako Landare Ekoizpenaren departamentuekin eta ITGA (Nekazaritzaren Kudeaketaren Institutu Teknikoa) institutuarekin sinatutako lankidetzari esker.

Proba horiek argi erakutsi dute Fibralur (materialaren izen komertziala) emankorra, merkea eta ekologikoa dela eta aukera handiak ematen dituela laborantza hidroponikorako (orain arte erabili diren substratuen ordez).

Egun, baratzeko produktuen ekoizpena aztertzeko, eskala handiko testak egiten ari dira Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Almerian. Zitrikoen ekoizpena aztertzeko, berriz, Murtzian eta Valentzian egin dira testak. Test horietan ekoizle partikularrek Fibralur produktua erabili dute eta oso emaitza onak lortu dituzte (lurrak fruituak azkarrago ematea eta gehiago ematea lortu da).

Aralur S.L. - Carretera N-1 Alsasua-Vitoria Km. 390 - 31809 Ziordia (Nafarroa)
Tfno.:948 56 30 10 | Fax: 948 56 39 00 | EPosta: aralur@aralur.com | Castellano | Français | English
Lege Oharra eta Datuak Babesteko Politika | Diseño de páginas web