|
|
ARALUR S.L. 1987an sortu zen, Ziordian dago (Nafarroa) eta nekazaritzan zein lorezaintzan substratu gisa erabiltzen diren produktuak egiten ditu.
Enpresa aldatuz joan da azken urteotan: hasieran, pinuaren azalarekin, oilo-gorotzarekin eta turbarekin egindako substratuak baino ez zituen egiten; orain, berriz, Fibralur, Turbalif eta azal apaingarria produktuak ere ditu salgai.
Produktu berriei dagokienez, zur-zuntz egonkortua garatu eta patentatu du. Zuntz egonkortua aparta da nekazaritzan erabiltzeko eta, oso egokikorra denez, egokia da oso ARALUR substratuen kalitatea hobetzeko zein laborantza hidroponikorako. Produktu hau Nafarroako Industria Elkarteko I+G+I Departamentuaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Almeriako Unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da.
|
Industria Garapen Teknologikorako Zentroak onetsi zuen produktu hau I+G+I programaren barruan sartzea eta erakunde horren aipamen berezia jaso zuen.
Europako merkatuari dagokionez, ARALUR-ek parte hartzen du enpresei nazioarteratzeko prozesua erraztea helburua duen PIPE 2000 programan, ICEX-ek (Kanpo Merkataritzaren Espainiako Institutua) eta Nafarroako Merkataritzako Ganberak garatu dutena.
Bistaratu Aralur-i buruz España Innova programan emititutako erreportajea.
|